Ezarri berri diren mugikortasun-mugak direla eta, Leioara mugitu ezin diren ikusleen sarreren dirua itzuliko du Udalak. Araudi berrien ondorioz aurreikusitako ikuskizunetara joan ezin direnak Kultur Leioagaz harremanetan jarri beharko dira sarrera horiek baliogabetzeko, eta dirua jasotzeko, egoerak hala baimentzen duenean. Eskaerak 946 072 570 telefono zenbakira deituta egin beharko dituzte.
Dei horren bitartez, Kultur Leioak sarrera horiek berriro salgai jarri gura ditu, Leioako herritarrek eros ahal ditzaten. Jakinarazpen horregaz batera, Auditoriumeko arduradunek adierazi dute datozen egunetarako programazioari eutsiko diotela, baldin eta osasun jarraibideek hala balioztatzen badute.