Herritarrek Leioako Udalaren gastu-politikak, diru-sarrerak eta gastuak modu interaktiboan kontsultatu ditzakete Leioa zabalik atarian. Hiru hilabetero eguneratuko den atarian hainbat gai kontsultatu daitezke, zifra handietatik hasi eta xehetasunetaraino.
Leioa Zabalik Udaleko Gardentasun eta Gobernu Irekiaren Atariak urteko aurrekontuei eta horien gauzatzeari buruzko datuak argitaratzen ditu 2015 urtetik. Horiek, aurrekontu-araudiak eskatutako formatuan, eta "irakurketa errazaren" formatuan, ikuspegi didaktikoagaz argitaratzen dira.