Leioako Udaleko Osasun eta Animalien Babeserako Arloak udalerriko katu-koloniak kontrolatzeko HAA metodoa (Harrapatzea, Antzutzea eta Askatzea) martxan jarriko duela adierazi du hori zehazteko argitaratu berri duen dokumentuan. Bertan, gaur egungo egoera eta burutuko diren ekintzak zehaztu ditu.
HAA Plana - Leioan katu-koloniak kudeatzeko dokumentuan plana martxan jartzeko protokoloa eta egitasmoaren helburuak zehazten dira; horregaz batera, koloniez arduratuko diren pertsonak ere izendatzeko irizpideak zehazten dira. Horrek kontsonantzia izango du Animalien Edukitza eta Babesa Arautzeko Ordenantzagaz, eta Leioako Udalak pertsona horiekaz hartzen duen konpromisoagaz.
Baimen hori eskuratu gura dutenek Udalaren Osasun eta Animalien Babeserako Arloagaz jarri beharko dira harremanetan animalienbabesa@leioa.net helbidearen bitartez, edo 944 801 336 telefonora deituta.