Gaurtik aurrera, Pinueta auzoaren berritzea nolakoa izango den erabaki ahalko dute herritarrek. Horretarako, aurkeztu diren hamahiru proiektuak ikusgai jarri dituzte Gaztelubideko udal-bulegoan. Erakusketa martxoaren 14ra arte egongo da bertan, eta bozketa Leioa Zabalik atariaren bidez egin daiteke.
"Pinuetan bizi direnek ezagutzen dituzte auzoaren beharrak; horregatik, beraien ustez proiektu egokiena zein den jakin gura dugu. Ondoren, bozak ideien lehiaketaren epaimahaira bideratuko ditugu; egokiena izango litzateke, horien eta auzotarren iritziak bat etortzea", azaldu zuen Iban Rodriguez Leioako alkateak ekimenaren aurkezpenean.