Leioako Sakonekta kirol instalazioetan egingo dituzten jarduera berrietan izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 9ra arte, kiroldegian bertan edo uki.atezaintza@leioa.net helbidera idatzita.
Plazen zozketa martxoaren 10ean egingo dute, eta, ondoren, plaza lortzen dutenei izena emateko deia egingo zaie martxoaren 11n eta 12an. Martxoaren 15ean hasiko diren jarduerak honako hauek dira:
- Zumba helduak
Astelehena, eguaztena eta barikua: 18:30-19:20 (20 plaza)
Martitzena eta eguena: 19:30-20:20 (20 plaza) - Umeentzako zumba gym (8-12 urte)
Astelehena eta eguaztena 17:00-17:50 (20 plaza) - Gazteentzat zumba gym (13-16 urte)
Astelehenetik eguaztenera 18:30-19:20 (10 plaza) - Aquagym(+16 urte)
Astelehena eta eguaztena 20:10-21:00 (6 plaza) - Pilates
Astelehena eta eguaztena 20:10-21:00 (6 plaza)