Datorren astean, Leioa Zabalik Gardentasun Atarian argitaratuko dituzte Aurrekontu Irekietan jasotako 576 ekarpenak biltzen dituen dokumentua, gainerako herritarrek kontsultatu ahal izan ditzaten. Udaleko teknikariek, berriz, horien balorazioa egiten hasiko dira proposamen finalistak definitzeko.
Leioako udal-iturriek modu positiboan baloratu dute leioaztarrek horrelako prozesuetan parte hartzea, eta, ekarpenak egin dituztenei eskerrak emateko jakinarazpen bat bidaliko zaiela adierazi dute.
Jasotako 576 proposamenetatik gehienak Leioa Zabalik atariaren bidez bidali dituzte (161). Herriko hainbat lekutan jarritako postontziak izan dira bigarren aukera (93), berriz, posta elektronikoa (18) eta HAZen aurrez aurreko bilketa (6) izan dira gutxien erabili direnak. Azkenik, Barandiaran institutuko gazteen parte-hartzea ere nabarmendu gura izan dute, izan ere, 11 proposamen jaso zituzten ikastetxean egin zen informazio-saioaren ondoren; izandako jarrera positiboa eta prozesuarekiko interes handia erakutsi zutela ere adierazi dute.