2021/03/26 19:00:00

Antzerkia

Antzerkia: "De Gernika a Nueva York pasando por Berlin"

Antzerkia: "De Gernika a Nueva York pasando por Berlin"
Kultur Leioa, Leioa

Antzerki-proposamen honek lehen pertsonan kontatzen du Jose Antonio Agirrek Europa okupatuan zehar egin zuen bidaia epikoa, 1937an halabeharrez erbesteratu zutenean. Bidaia zirraragarria, etengabeko hausnarketa politiko eta humanista, estatu-politikari aparta eta nekaezina izan zenak egindakoa. Erbestean ere, borrokan jarraitu zuen euskal herritarren eskumenak eta autogobernua berreskuratzeko, Europako herrien federazio baten esparruan. Giza eskubideen onarpenean eta printzipio demokratikoetan oinarritutako herrien federazioa nahi zuen, non ezinezkoa izango baitzen Bigarren Mundu Gerrako izugarrikeriak errepikatzea. Lehendakariak New Yorkera iritsi aurretik izan zituen bizipen esanguratsuenak dakartza ikuskizunak. Agirrek berak bidaia harrigarri horretan idatzitako egunkaria da –Gernikatik New Yorkera Berlinetik pasatuz–, hain zuzen, sorkuntza eszeniko honen testu-euskarria.

IRAUPENA: 65′.
SARRERA: 13€

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun