Saioa Agirre, Iratxe Garate, Izaro Martin bizkaitarrak eta Salma Solaun nazioarteko gimnastak hirugarren postua eskuratu zuten domekan, martxoaren 18an, Valentzian egin zen Iberdrola Ligaren finalean. Estatu espainiarreko bost talde onenakaz aritu ziren leioaztarrak, txapelketaren azken faserako lehen aldiz sailkatu ostean. Guztira, laukoteak bi brontze eta zilar bat eskuratu zituzten pilota, soka eta mazoakaz.