2021/04/28 18:30:00

Berbaldiak eta mahainguruak

Zurrumurrurik ez solasaldia

Zurrumurrurik ez solasaldia
Kultur Leioa, Leioa

Xabier Madariaga euskal kazetari ezaguna eta Sitapha Savane saskibaloi jokalaria ohia eta esataria Kultur Leioan izango dira asteazkenean, apirilak 28, gaur egun gizartean dagoen arrazakeria aztertzeko. Arrazakeria, xenofobia eta gure inguruan diskriminaziorik gabeko bizikidetza eraikitzeko proposamenak aztertuko dituzte.

Plazak Auditoriumaren egungo edukierara mugatuta daude, 90 plaza. Beraz, aldez aurretik izena eman behar da: 606 050 662 telefonoan edo amekadi@gmail.com helbide elektronikoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun