Leioako Iparragirre etorbidean irekiko duten Mercadona supermerkaturako lehen lan-deialdia leioaztarrei bakarrik zuzenduta egongo da, Udalak hala eskatuta. Supermerkatu-kateak 40 langile kontratatuko ditu, horietako 30ek asteko 40 orduko kontratu mugagabea izango dute, eta beste 10ek asteburukoak. Izen-emate prozesua errazteko, Behargintza Leioak bideo tutorial bat eta PDF bat argitaratu ditu .
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!