Aurtengo Leioako XXIII. Margolari Gazteak lehiaketa ekainaren 20ra atzeratu dute; maiatzaren 9an egitekoa zen, baina pandemiaren ondorioz, antolatzaileek data mugitu dute. Leioa edo inguruetako 12 eta 30 urte arteko gazteek ekainaren 14ra arte edukiko dute izena emateko, gaztegunedigitala.blogspot.com webgunean.
Egun horretan, 08:00etatik 15:00ak arte izango dute Artatza Jauregia eta inguruko lorategien gaiaren inguruko margolanak egiteko. Lehendabiziko hiru sailkatuen artean 1.600 euro banatuko dituzte; gainera, herriko margolari onenak eta gazte nabarmenenak ere sari bereziak jasoko dituzte.
Lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira Kultur Leioako erakusketa gelan irailaren 24tik urriaren 6ra bitartean.