Leioako Udaleko Gizarte Ekintza eta Osasun Sailak diru-laguntzen deialdi berria ireki du. Horien hartzaileak izango dira bizi-metodo osasungarriak sustatzen dituzten ekintza eta programetan lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta gainerako erakundeak.
Besteak beste, zahartze aktiboa, anomalia genetikoak, garapenaren nahasmendu orokortuak, gaixotasun arraroak eta abar izateagatik bereziki ahulak diren kolektiboakaz lan egiten duten elkarte leioaztarrei zuzenduta doaz laguntza horiek.
Deialdi honek 6.000 euroko aurrekontua du, eta aurkeztutako eskabide bakoitzak programa edo ekintza bakoitzeko 750 euroko diru-laguntza jaso ahal izango du gehienez. Laguntza horien oinarriak Leioa Zabalik gardentasun-atariaren eskuratu daitezke, eta Egoitza Elektronikoaren bidez izapidetuko da.