Lejoan Busak geltoki berriak izango ditu asteburu honetatik aurrera

Erredakzioa 2021ko mai. 28a, 09:36
Lejoan Busaren ibilbide berria Areetako anbulatorian hasi eta amaituko da. © LEIOAKO UDALA

Lejoan Busa autobus zerbitzuaren hirugarren linea berria asteburu honetan jarriko da martxan. Hala, ibilbidea Areetako osasun-zentroan hasi eta bukatuko da, eta Langileria kalean geltoki berriak izango ditu, Txopoetan eta Lamiakoko metro-geltokian, hain zuzen ere.

Lejoan Busaren 3. linearen ordutegia:

  • Astegunak: 07:00–22:20 (20 minuturo)
  • Zapatuak (goizez): 09:00 – 15:20 (20 minuturo)

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun