Segurtasun-neurriak beteta kultura segurua dela baieztatuta, udarako hainbat ikuskizun antolatu ditu Leioako Udalak. Hasteko, ekainean, Kultur Leioako Auditoriumean hainbat ekintza antolatu dituzte, baina, horretaz gain, kultura kalera aterako dela iragarri dute, eta Aldapa Auditoriuma eta Leioako auzoak izango dira uztaileko ikuskizunen agertoki nagusiak.
Bien bitartean, Kultur Leioako erakusketa aretoan, 2020-2021 ikasturteko arte eta artisautza udal-ikastaroetako ikasleek egindako lanen erakusketa dago ikusgai, uztailaren 18ra arte. Daborduko ikus daitezke ikasturtean hainbat diziplinetan egindako lanak, hala nola pintura (olioa, akrilikoa, akuarela, pastela), zaharberritzea, zeramika, taila, argazkigintza, ebaketa eta jantzigintza, kontaketa...
Lamiako Maskaradari buruzko erakusketak ere jarraitzen du. Lamiako auzoan bertan hasi eta gero, Txorierrin izango da, gaurtik, ekainaren 8tik, aurrera. Ondoren, San Bartolomera, Udondora, Pinuetara eta Leioako erdialdera mugituko dute.
Ekainaren 20an, aldiz, Margolari Gazteak lehiaketaren edizio berri bat ospatuko dute, oraingoan Artatza Jauregia eta bere inguruak izango dira agertokiak.
Kultur Leioa
Aurtengo San Joan jaiak ez dira orain arte bezala ospatuko, hala ere, Kultura Sailak programazio berezia antolatu duela iragarri du. Hala, Kultur Leioako Auditoriumak egitarau berezia izango du egun horietan, "leioaztarrek kultura seguruaz goza dezaten". Honako jarduerak prestatu dituzten hilabete honetarako:
- Ekainak 18, (19:00etan) Teatro Lakanosa, El Instituto T. Agian, konfiantzazko ikusleek antzezpen batera joatea sinetsiko dute eta masak manipulatzeko esperimentu batean parte hartuko dute. Edo agian komedia bat besterik ez da. 13 € .
- Ekainak 25, (19:00etan) Yllana konpainiak Toompakegaz batera Trash! Lana aurkeztuko du. Trash! Ikuskizun bizia eta energetikoa da, perkusioaren, mugimenduaren eta umorearen bidez birziklatzeko aukerei buruzkoa. 5 €.
- Ekainak 26, (19:00etan) Olatz Salvador, euskal musikaren modako ahotsetako bat, Kultur Leioan izango da bere azken lana aurkezteko. 5 €.
- Ekainak 27, (12:30-19:00) Oscar Terolen Po comentarlo bakarrizketa. 5 €.
Aldapa Auditorium
Sakoneta inguruko agerlekuan doakoak izango diren hainbat ikuskizun egingo dituzte uztailean, eta, gainera, bariku eta zapatuetako iluntzeetan pelikula-emanaldiak ere egingo dituzte. Hauek dira prestatu dituzten jarduerak:
- Ekainak 26, zapatua (18:00etan): Organik, umeentzako emanaldia, naturaz eta ingurumenarekiko errespetuaz hitz egiten duena.
- Ekainak 27, domeka (18:00etan): DJ Porru, etxeko txikienakaz dantzatzeko eta abesteko proposamen familiarra. Abestiak abesteaz gain, umeakaz eta helduakaz dantzatzeko koreografiak erakutsiko dute.
- Uztailak 3, zapatua (19:00etan): Boca Beats, inprobisazio, ahots soinu, bakarrizketa eta umore handiko komedia. Bikote hori bakarra da, eta bere ikuskizuna ezin hobea da gertatzen ari dena, bere postutik, eskatutako neurri eta segurtasunagaz deskonektatzeko.
- Uztailak 4, domeka (13:00etan): Los Chimberos bilbainadak, Habanerak, folk euskalduna edo Hegoaldeko Ameriketako kantua, umore eta sorpresa musikalak ez dira faltan izango. Urtebetez kanpoan egon ondoren, Los Chimberos taldeak ikuskizun zirraragarri eta dibertigarria eskainiko du, herri-kantuz eta alaitasunez betea.
- Uztailak 10, zapatua: (17:00etan) Oihan Vega, ipuin dantzaren protagonista publiko txikia izango da. Etortzen diren guztiek jasoko dute opari bat.
- Uztailak 10, zapatua: (20:00etan) Oihan Vegarem Euskañolitis bakarrizketa. Nork daki euskaraz iraintzen? Zergatik jotzen dugu hainbeste erdarara eguneroko bizitzan? Umorez eta sarkasmoz, Oihan Vegak euskararen erabileraz hausnartzera gonbidatzen gaitu bakarrizketa komiko dibertigarri eta ironiko honegaz.
- Uztailak 11, domeka (13:00etan) Golden Apple Quartet 30 urte baino gehiago pasatu ondoren, taldeak sortutako izpiritu ukigabeagaz jarraitzen du, eta terapia musikal eta umorezko hori zientziak bermatutako barre eta gozamen orokorrerako erremedio handi batez gozatu gura duen edonori aplikatzeko gogo berberaragaz.
Auzoetako ekintzak
Pinueta, San Bartolome, Txorierri, Lamiako eta Leioako auzoetan ere emanaldiak egongo dira uztailean zehar; guztiak 18:00etatik aurrera hasiko dira.
- Toni La Sal Euskal Ipuinak lanean Euskal Herriko hainbat pertsonaia mitologiko biltzen dituen ikuskizuna da. Obra honen egileek, itxuraz, txotxongiloak biziberritu dituzte publiko txikienarentzat: Mari, kobazuloetako andrea, Gaueko, gaueko jenioa, Mateo Txistu, ehiztari erratua edo Galtzagorriak, iratxo babesleak.
- Uztailak 5: aldapa Auditorioa
- Uztailak 8: Lamiako
- Uztailak 9: Txorierri
- Javi – Javuichy Aktorea, showmana eta malabarista. Veló Como El Rayo, Javichyk antzerki-zirku ikuskizuna aurkeztuko du, eta malabare eta oreka jokoak baliauko ditu ikusleen irribarrea uneoro bilatzeko, adin guztientzako ikuskizunean.
- Uztailak 6: San Bartolome
- Uztailak 7: Pinueta
- Toni La Sal, txontxongilo ikuskizuna da,1883an Fiorenzian argitaratutako Le Aventure di Pinocchio. Storia di un Burattino-n oinarritua. Egileak, asmo onenagaz, jatorrizko iturrira itzultzen saiatu dira, testua txotxongiloen hizkuntzara egokituz.
- Uztailak 14: Pinueta
- Uztailak 16: San Bartolome
- Jon Zabal Medium-ek bere ikuskizunetan sortu eta aurkeztu dituen zenbaki onenetako batzuen bilduma. Greatest hits bat.
- Uztailak 12: aldapa Auditorioa
- Uztailak 13: Txorierri
- Uztailak 15: Lamiako