Leioako udal-langileek Udondo gaztetxeko sarbideak hormatu dituzte. Bizkaiko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak sarbidean jarritako idatzi batean adierazi duenez, eraikinaren jabetza berea da, eta, Leioako Udalagaz batera, eraikina aurri-egoeran dagoela deklaratu ondoren, hori eraisteko asmoa iragarri dute.
Gaztetxeko kideek adierazi dute beraiek ez dutela aldez aurretik inolako abisurik jaso, eta, barikuan, Leioako Udaltzaingoak bertaratu ziren kide guztiak identifikatu zituela. Horretaz gain, beraien ondasun guztiak batzeko 17:00ak arte eman zietela azaldu dute.