Emakume leioaztarren laguntzagaz osatuko dute 2021-2022 ikasturteko Laket Leioako emakumeen jabekuntza-eskolaren programa. Udalak prozesu parte hartzailea abiatu du, galdetegi baten bitartez hurrengo ikasturteko edukiak definitzeko. Prozesu horren helburua da, adin eta jatorri guztietako emakumeak elkartzea, hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko gune bat eskaintzen jarraitzea, Leioako emakumeen ahalduntze pertsonal, sozial eta politikoari lagunduz.
Lotura honetan datorren urtean lantzeko hainbat proposamen egiten ditu Udalak, eta interesa dutenek horien artean aukeratu besterik ez dute egin behar. Horren emaitzak irailean aurkeztuko dituzte, eta, aldiz, ikastaroa 2021eko urrian hasi eta 2022ko maiatzean amaituko da.