Pinueta auzoko Nafarroa eta Maiatzaren Bata kaleetako egoiliarrek ohartarazita, udaltzainek zaintza berezia jarri dute azken asteotan inguru horretan estupefazienteak saltzen ziren edo ez egiaztatzeko. Hala, poliziak egindako ikerketan egiaztatu ahal izan da jendea taberna batean sartu-irtenean zegoela etengabe, horretan denbora gutxi eginez.
Kontuak hala, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, operatibo bati ekin eta udaltzainak lokalera sartu ziren. Horretan, kokaina izan zitekeen hauts zuridun dosiak eta haxixa atzeman zituzten. Konfiskatutako gainerako elementuez gain, iturriek nabarmendu dute tabernako hozkailuak, izotz-makina eta kafe-makina itzalita zeudela eta garagardoa botatzekoa ez zegoela erabilgarri. Hala, bertako langilea atxilo eraman zuten udaltzainek.