Willy mutil koskorra espazioan zehar bidaian dabil gurasoekin. Espazio ontzia istripuz suntsituko zaie, eta Willy ontzitik kanporatua izango da larrialdietarako kapsula batean. Gurasoengandik urrun, esploratu gabeko planeta basati batean lur hartuko du.
Buck biziraupen robota eta Flash estralurtarra lagun hartuta, Willyk gurasoekin bat egiteko modua aurkitu beharko du, mundu berri eta liluragarri honen sekretuak ezagutzen dituen bitartean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!