Hau ez da ipuin normala! Dantza bidez kontatuko baitugu istorioa. Dantzariak publikoko haurrak izango dira.
COVID-19a dela eta, eserlekutik mugitu gabe egingo dugu dantza ipuinaren protagonista laguntzeko: Ipuinaren pertsonaiak Amets du izena eta zoriontasuna topatu nahi du. Horretarako sentimendu ezberdinetatik igaroko da (beldurra, haserrea, tristezia…)
Zein koloretakoa izango ote da zoriontasuna? Lagunduko al diguzue?
A! Eta antzokira etortzen bazarete, opari bana eskuratuko duzue. Bai bai, oparitxo bat izango duzu zure zain…
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!