Aurreko barikuko Euromilioiak zozketako sariak 113 milioi euro utzi zituen Leioan, Artea Merkataritza Zentroko 4 zenbakiko loteria-administrazioan baieztatuko sarian; EAEn inoiz ematen den mota horretako saririk altuena da.
Jon Urkiola eta Amaia Galan administrazioko arduradunek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez, bariku iluntzean, Loteria Ordezkaritzaren deia jaso zuten jakinarazteko euren lokalean balioztatutako txartel automatiko batek 113 milioi euroko saria jaso zuela, "Europa osoan asmatzaile bakarra", azpimarratu dute.
Zorionekoak 113.156.128 euro eskuratu ditu, lehen mailako txartel asmatzaile bakarrari esker. Konbinazio irabazlea 6, 12, 44, 47 eta 49 zenbakiek osatu dute, eta, aldiz, izarrak 8 eta 12 zenbakiak izan dira. Guztira, 85.019.242,00 euro bildu ziren zozketa horretan.
Sari horretaz gain, administrazio horretan hainbat sari banatu dituztela gogoratu dute Urkiolak eta Galanek, besteak beste Gabonetako Zozketako bigarrena 2017an. "Hau beste gauza bat da, Gabonetako Zozketak banatuta egoten direlako, eta, oraingoan 113 miloi euroak sari bakarra direlako", nabarmendu dute. Gainera, duela gutxi Minbiziaren Zozketaren lehen saria ere eman dutela azaldu dute.