Datorren ikasturtean, 2021-2022an, Kultur Leioan artea, artisautza eta sorkuntzagaz lotuta dauden hainbat ikastaro eskainiko dituztela iragarri dute. Aurre-matrikula egiteko epea abuztuaren 30etik, astelehenetik, irailaren 10era egongo da zabalik, Kultur Leioan edo Gaztelubideko udal-bulegoan.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, tailerren edukiera mugatua izango da; 8 eta 12 pertsona bitartekoa, hain zuzen ere. Horietan izena ematen dutenen kopurua altuagoa izanez gero, irailaren 14an zozketa bidez esleituko dira plazak. Bestalde, irailaren 20an, aurretik izena eman ez duten leioaztarrek eta beste udalerrietako pertsonek apuntatzeko aukera izango dute.
Bestalde, ikastaroen ordainketa osoa banku-ordainketaren bidez egingo da; beraz, plaza lortzen dutenek kontu-zenbakia eman beharko dute, eta ikastaroa hasi eta hilabetera baja eman gura dutenei ez zaie matrikula-dirua itzuliko. Horretaz gain, justifikatu gabeko hutsegiteek eta gutxieneko eskola-kopuru batera ez joateak plaza galtzea eragingo duela ere jakinarazi dute.