2021/11/14 18:00etan

Antzerkia

Familia guztiarentzako antzerkia: "Zuhaitzak landatzen zituen gizona"

Familia guztiarentzako antzerkia: "Zuhaitzak landatzen zituen gizona"
Kultur Leioa, Leioa

Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala... Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta.

Sarrera: 6 euro

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun