Leioa Waterpolo Taldeko emakumezko helduek Bizkaia Kirolak Saria jaso zuten, astelehenean, urriaren 4an, egin zen ekitaldian. Bertan, taldeko kirolean egindako lanaren aitorpena jaso zuten, orain arte egindako lanagatik. Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatzen duen sariketa horren bitartez oinarrizko kirolarien lana goraipatzen da.
Aldundiak sei erakunde edo pertsona saritzen ditu urtero, bakoitza bere kategorian: banakako kirolean Ivan Mediavilla López (Taekwondoa); taldeko kirolean Leioa Waterpolo Taldeko emakumezko helduen taldea; Oinarrizko Kirolaren arloko arbitro kategorian irabazlea Carmelo Astigarraga Zaldibar izan da (Txirrindularitza); entrenatzailearen saria José Javier Condek irabazi du (Atletismoa); eta erakunde mailan Club Deportivo Bilbao izan da garailea; eta azkenik, zuzendaritzako pertsonalaren kategorian, Julio Alegria Artiach (Padel).