Las Vegas auzoko herritarrek bizi-baldintza duinak exijitzeko giza-katea egingo dute bihar

Ander Zarraga 2021ko urr. 6a, 14:44

© TRAVESIA IPARRAGUIRRE

Las Vegas bezala ezagutzen den Leioako Iparragirre zeharkaleko auzo-elkarteak giza-katea egingo du bihar eguena, urriaren 7an, 19:00etan. Sare sozialetatik egin duten deialdian adierazi dutenez, auzoko bizi-baldintzak jasanezinak dira.

Leioako Iparragirre zeharkaleko auzoa inguratuko duen giza-katea osatzeko deialdia egin dute bihar, eguena, arratsaldeko 19:00etan. Las Vegaz bezala ezagutzen den auzoko herritarrek salatu dutenez, bertako bizi-baldintzak jasanezinak dira: kamioien joan-etorria egunez zein gauez, zabor kiratsa eta aldameneko janari azkarreko jatetxe baten usainak eta kea.

Ekimenaren bitartez, auzotarren asmoa da, halaber, udalerriko zaborrak biltzen dituen enpresaren aparkaleku mugikorra itxi dadila aldarrikatzea, eta, aldi berean, udal-arduradunei gogoraraztea Iparragirre zeharkalea Leioa ere badela.

Deialdia baliatuz, antolatzaileek leioaztar guztiak gonbidatu dituzte giza-katean parte hartzera, auzotarrek pairatzen duten egoera bertatik bertara ezagutu dezaten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun