Gaur, urriaren 18an, Leioako Betiko ikastolan jokatu da Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sarietako lehen kanporaketan, Uribe Kostako taldeak 378,50 puntu eskuratu ditu, eta Durangaldekoak 351.50; beraz, Uribe Kostakoek finalaurrekoetara pasatzeko txartela eskuratu dute.
Gaurkoan, June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago izan dira 18 urtez azpikoen ordezkariak, eta, aldiz, 25 urtera artekoak izan dira Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza.
Gaurko saioko aurkezlea Asier Alcedo izan da, eta epaimahaia osatu dute Juanjo Respaldizak, Leire Etxebarriak eta Beñat Romerok. Idazkari lanetan aritu da Idoia Anzorandia.