Emakumezkoen Leioa Waterpolo Taldeak Euskal Herriko Superkopa irabazi du

Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 14:28
Aurtengo Leioa Waterpolo Taldeko emakumezkoen plantilla. © LEIOA WLB

Sakonetako taldea gailendu egin zen zapatuan Askartzan lauko formatuan egin zen txapelketan. Lehendabizi, Urbat-Donostia taldeari irabazi zioten finalaurrekoetan, eta, final handian, Iruña 98 02 taldea mendean hartu zuen 15-10.

Leioa Waterpolo Taldeko emakumeek 2021-2022 denboraldiko lehen sariketa eskuratu zuten zapatuan, urriaren 16an, Askartzako igerilekuan jokatu zen Euskal Herriko Superkopan. Leioaztarrek 15-10 irabazi zuten final handian, Iruña 98 02 talde nafarraren aurka. Horren aurretik, leioaztarrek Urbat-Donostia taldeari garaitu zioten finalaurrekoetan.

Leioa Waterpolo Taldeko emakumeek joko paregabea erakutsi zuten, oso dinamikoa eta eraginkorra erasoan; horri esker, talde nafarraren defentsa gainditzea lortu zuten.

19 hilabetez garaipena ezagutu gabe egon ondoren, Sakonetako taldeak Euskal Herriko Superkopa irabazi du, beraz, ate handitik itzuliko dira Emakumezkoen Lehen Mailara. Gainera, urriaren 30ean hasiko den txapelketan izango duten lehen aurkaria talde iruindar bera izango da.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun