Leioako Aste Mikologikoa egingo dute eguaztenetik domekara bitartean

Ander Zarraga 2021ko urr. 25a, 12:08
Leioako Zazpi Mikologia Elkarteak egindako erakusketa, artxiboko irudian. © ZAZPI MIKOLOGIA ELKARTEA

Leioako Zazpi Mikologia Elkarteak perretxikoen inguruko hainbat hitzaldi eta ekintza prestatu ditu eguaztenetik domekara bitartean, urriaren 27tik 31ra, Leioako XXX. Aste Mikologikoa dela eta. Hitzaldiak Sakonetako kiroldegiko ikus-entzunezkoen aretoan egingo dituzte, 19:30ean hasita; aldiz, zapatuan, perretxikoak batzeko irteera egingo dute, eta domeka izango da egun handia, erakusketak, umeentzako ekintzak eta pintxo-dastaketa egingo baitute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun