Zahartzaro osasungarria eta jasangarria izango dira Herrigune Leioak hurrengo ikasturtean garatuko duen erronka, herritarren artean hala aukeratu baitute. Behin gaia zehaztuta, egitasmoaren hurrengo urratsa talde-eragileak sortzea izango da; horien ardura izango da proposamenak garatzea, Udalaren laguntza eta aholkularitzagaz, kasu honetan Gizarte Ongizate arloagaz elkarlanean.
Egitasmo hori gauzatzeko, Herrigune Leioako Ekin ildo estrategikoa bailatuko dute, herritarren garapen kolektiborako lan-arloa, hain zuzen ere. Ahalduntzerako, ekintzailetzarako eta gaikuntzarako gune bat sortzea da horren helburua, fokua komunitatean jarrita, eta premia komunetatik abiatuta.
Une honetan herritar talde bat ari da talde eragile hori bultzatzen, baina, azaldu dutenez, prozesuak aurrera egin ahal izateko ezinbestekoa da askotariko lantalde bat osatzea, hala nola adin, sexu, ideologia eta bizipen desberdineko pertsonez osatutako lantalde bat. Beraz, deia egin dute gaian interesa duten pertsonei parte-har dezaten
Horretarako, Herrigune Leioako Hiritar Laborategira hurbiltzera animatu dituzte herritarrak, eguaztenero, 17:00etan. Bestalde, informazio gehiago gura izatekotan, 627 503 898 telefonoa eta herrigune@leioa.net helbide-elektronikoak ahalbidetu dituzte.