Leioako Udalak herriko merkataritza bultzatzeko LioaIndartu Bonuen edizio berri bat abiatuko du. Azaroaren 2an hasiko den deialdi honetako bonuak 2022ko urtarrilaren 31ra arte erabil ahal izango dira.
Deialdi honetako bonuak mota bikoak izango dira: 10 eurokoa eta 5 eurokoa. Lehen bonuagaz 20 euroko bonua erosita 30 euro gasta daitezke, eta, aldiz, bigarrenagaz, 10 euroko bonua erosita 15 euro eskuratu daitezke gastatzeko.
Bonuak azaroaren 2tik aurrera eskuratu daitezke Kutxabank zerbitzu anitzeko kutxazainetan eta Leioako udal-webgunean; adierazi dutenez, beste banketxe bateko txartelak dituzte pertsonek ez dute kostu gehigarririk izango.
Leioa Indartu bonuak bi bonuri metatu ahal zaizkie faktura bakoitzeko, eta ezin dira eskudiruagaz trukatu. Bonuak bere zenbatekoaren berdinak edo handiagoak diren erosketetarako balio du. Bonuen salmenta NAN edo AIZ zenbaki bati lotuta egingo da; horrela, zenbaki bakoitzeko, bonuak erosi ahal izango dira, 120 eurora arte.