Desioen Basoa bezalako proposamen gehiago landuko dituzte Leioan

Erredakzioa 2021ko aza. 9a, 13:07
© LEIOAKO UDALA

Aurreko aste-akabuan Pinosolon egindako Desioen Basoak izandako arrakasta ikusita, Leioako Udaleko Kultur arlotik adierazi dute antzeko proposamenak landuko dituztela etorkizunean.

Aste-akabuan hainbat familia hurbildu ziren Leioako Udalak Pinosolo parkean jarritako Desioen Basora. Ekimenak arrakasta handia izan zuen leioaztarren artean, baina baita Bizkaiko beste udalerri batzuetan, eta udal-iturriek nabarmendu dutenez, aste-akabuko jarduera bisitatuenetako bat bihurtu da inguruan.

Ekimenaren arrakasta ikusita, zapatuan itxiera-ordutegia 23:00etatik 01:00etara luzatzeko ahalegina ere egin zuten, zain zeuden pertsona guztiek sartzeko aukera izan zezaten. Desioen Basoa Udaleko Kultura sailaren proposamena izan zen, eta bertatik adierazi dutenez, "Gure helburua zen zerbait berezia eskaintzea leioaztarrei pandemian igaro genituen une latzen ondoren. Hori dela eta, Leioako parke berezi honetan zentratzea eta bizitza eta fantasia ematea erabaki genuen”

Harrera bikaina ikusita, Leioako Udaleko Kultura Arlotik adierazi dute antzeko proposamenak landuko dituztela etorkizunean leioaztarrentzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun