Guatemalako emakumeek beraien borrokei buruzko ezagutzak partekatuko dituzte

Ander Zarraga 2021ko aza. 10a, 08:00

Erakundeak egidako beste saio bateko irudi bat. © ENTREAMIGOS-LAGUN ARTEAN

"Poztasuna berreskuratzea, indarkeriatik bizirik atera diren emakumeak sendatzeko eta duintzeko tresna gisa", izeneko esperientzia eta jakintza elkartrukea egingo dute azaroaren 16an eta 23an, Laket Leioako Emakumeen Etxean.

Entramigos — Lagun Artean gobernuz kanpoko erakundeak eta Guatemalako Colectivo Actoras de Cambio elkarteak elkartruke bat antolatu dute Guatemalako emakumeen borrokei eta aldarrikapenak ezagutzera emateko. Gainera, Euskal Herriko eta munduko beste leku batzuetako emakumeen borrokakaz duten lotura ezagutzeko espazioa ere sortu gura dute.

Topaketan, ikuspegi anitz eta askotarikotik, eta generoaren eta kulturartekotasunaren alorretik, emakumeek bizi dituzten zapalkuntzak eta indarkeriak aztertuko dituzte, "murgilduta gauden sistema patriarkal, kapitalista, heteronormatibo eta arrazista honen ondorioz, bizitza era errealitatea ulertzeko egitura berriak sortzeko", azaldu dute.

"Poztasuna berreskuratzea, indarkeriatik bizirik atera diren emakumeak sendatzeko eta duintzeko tresna gisa" deitutako topaketan azaroaren 16an eta 23an egingo dituzte, Laket Leioako Emakumeen Etxean, 18:00etatik 20:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun