2021/12/03 19:00etan

Bestelakoak

Txoborro & Tor: "Aztikeriak"

Txoborro & Tor: "Aztikeriak"
Kultur Leioa, Leioa

Zer gertatuko litzateke mago batek loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? Oinarri hau hartuta Txoborrok eta Tor magoak erabat berritzailea den magia saioa sortu dute. Antzerkia eta magia uztartuz unibertso magiko bat eraiki dute. Dena, logikatik guztiz aldendua. Baina... den-dena. 

Kartak, agerpenak, desagerpenak eta beste balentria artean, eskapismo handi batekin ausartzen dira eta agian ikusle batek hegan egingo du! Ez duzu zure begiek ikusten dutena sinistuko!

  • Zuzendariak eta gidoilariak: Tor eta Txoborro magoak
  • Iraupena: 75 minutu
  • Prezioa: 4 euro
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun