2021/12/04 20:00etan

Zinema eta bideo-emanaldiak

Zinema: "Ilargi guztiak"

Zinema: "Ilargi guztiak"
Kultur Leioa, Leioa

Sinopsia: 

Azken Karlistaldiaren amaiera gertu dagoela, basoan bizi den emakume misteriotsu batek neskato bat erreskatatu du umezurztegi batean. Larri zauritua, eta, hiltzear dagoela, neskatxak bere bila etorri eta zerura eramango duen aingeru bat ikusi duela pentsatuko du. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiereko bizitza eman diola, gauaren ilunean elkarrekin 'betiko' bizitzera behartuz.

Egoera berri horretan, denboraren igarotze mingarriari aurre egin beharko dio, bere neskatxa gorputzean lotuta, Kandido izeneko gizon umila ezagutzen duen arte. Kandidok bere etxean hartuko du alaba balitz bezala. Gizonak lagundu egingo dio neskatoari bere izaeraren beraren aurkako borrokan eta kendu dioten bizitza berreskuratzeko ametsean.

‘Ilargi Guztiak’ fabula fantastikoak gogoeta egiten du heriotzaren aurreko beldurraz eta hilezkortasunaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun