2021/12/17 20:30ean

"Lof ladies on fight"

"Lof ladies on fight"
Kultur Leioa, Leioa

LOF Ladies on fight dantza eta umorezko ikuskizuna da, emakumezkoen borroka libre formatuan. Eszenaratze horren zati bat: ring 1, eta liga nazionalaren titulua 2-2 formatuan jokatzen duten 4 emakume. Dena zeremonia-maistra eta -epaile berezi baten begiradapean.

LOF Ladies on Fight dantza eta umorezko ikuskizuna da, konplexurik gabeko borroka librea abiapuntutzat hartuta ironiaz hitz egiten duena. Egunero artetik bizitzeak dakarren borrokari buruz ari da, show businessaren fribolitateak ezkutatzen duen errealitate tristea erakutsiz.

  • SORKUNTZA ETA TESTUAK: Eva Guerrero.
  • ANTZEZLEAK: Garazi López de Armentia, Bego Krego, Leire Otamendi, Helena Wilhelmsson, Estíbaliz Villa.
  • BORROKA LIBRE ETA AKROBAZIA LAGUNTZAILEA: Álvaro Orellana.
  • ARGIZTAPEN DISEINUA: Arantza Heredia.
  • IRAUPENA: 90′.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun