Asto, txakur, katu eta oilar batek betidanik bizi izan diren baserrietatik
alde egitera behartuta daude, gauza sorta batekin eta etorkizuna zein izango den jakin gabe. Ez dute elkar ezagutzen, baina zelaietan barrena egindako bidaian elkartzen hasiko dira.
Apurka-apurka musikari izateko nahiarekin bat egiten dutela deskubrituko dute eta abesti eta dantzen artean musikaren hiririk nagusiena den Bremenera joatea erabakiko dute. Laster konturatuko dira eskualdean badaudela ametsak lapurtzen dituzten lapurrak. Gure animalia lagun maitagarriek ez dakite Bremenera iritsiko diren, baina gauza bat argi dute: elkarrekin egotean garrantzitsuena bidea da.
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.