Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.
Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.
Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu. Azken finean, istorioak emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik.
Sarrera: 6 euro
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.