Leioako Udaleko Kultura sailak Leioako gazteek kultur programazioari buruz duten iritzia, gustuak eta lehentasunak ezagutu gura ditu, udalerriko programazioa egiterakoan kontuan hartzeko. Horretarako, asteburu honetan inkesta azkarrak egingo zaizkie Leioako biztanleei kalean.
GAZTEkultura Leioan eredu parte-hartzaile berri bat sortzeko helburuagaz sortu den prozesua da; azaldu dutenez, Udalak gazteriagaz eta udalerriko gobernantzagaz duen konpromisoari erantzun eraginkor eta berritzailea emateko helburua du. 2018an, Leioako Udala gazteriaren arloko hausnarketa estrategikoaren prozesu baten buru izan zen, eta ehunka gaztek parte hartu zuten. Orain, Udalak galdetegi hau martxan jarri du, alde batetik, ahalik eta informazio gehien lortzeko, eta, bestetik, hurrengo lan-saioak egiteko interes-taldeak identifikatzeko.
Aste-akabuan, barikutik domekara bitartean, pertsona bi Leioako hainbat gunetan ibiliko dira, gazteak biltzen diren inguruetan udalerriko kultur eskaintzari buruzko inkesta laburrak egiteko. QR kode bat duten kamisetak jantziko dituzte, inkesta labur eta zehatz bat egiteko.
GAZTEkulturako prozesu honen helburua da gazteen askotariko begiradak txertatzea kultura politiken eta programen diseinuan eta betearazpenean; horrek, partaidetza- eta kudeaketa-eredu berri bat sortzeko aukera emango du, eta eredu hori ezartzen lagunduko du eta balioa emango dio.