Abenduaren 26n eta urtarrilaren 2an izango dira, Sakonetan. Bertan, familiek kartetara, saskibaloira, futbolinera jolasteko aukera izango dute, besteak beste. Saio bakoitzak txanda bi izango ditu: 11:30etik 12:30era eta 12:30etik 13:30era.
Izena emateko epea abenduaren 23a izango da 26ko jardunaldirako, eta 30a izango da urtarrilaren 2ko ekintzetarako. Udaleko webguneko orrialde honetan dagoen formulario bete eta infohazihezkuntza@gmail.com edo uki.idmleioa@leioa.eus helbideetara bidali, edo, bestela 747 435 943 telefono-zenbakira deitu.