Hurrengo urteko Leioako Umore Azoka iragarriko duen kartela aukeratu dute

Erredakzioa 2021ko abe. 22a, 10:51

Maiatzean egingo den 2022ko Humore Azokaren kartela. © LEIOAKO UDALA

Maximiliano Cosatti nafarrak, hirugarrenez, irabazi du hurrengo Leioako Umore Azoka iragartzeko kartel-lehiaketa. Estatuko hainbat tokitako eta kalitate artistiko handiko 40 proposamenen artean aukeratu dute irudi irabazlea.

Maiatzean egingo dute 2022ko 22. Leioako Umore Azoka, Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko hainbat artista eta konpainia elkartzen dituen jaialdi entzutetsua, hain zuzen ere. Horren kartela aukeratzeko ardura izan duen epaimahaia osatu dute ondorengoek: Amaia Garaizabal, Arrigorriagako Udaleko teknikaria; Alejandro Antunez, Hotzmuga Konpainia; Jokin Nieto, diseinu enpresa, eta Estibaliz Bilbao, Leioako Kultura, Kirol eta Gazteria zinegotziak.

Maximiliano Cosattiren proposamena aukeratu dute, epaimahaiaren ustez, "Umore Azokaren esentzia eta bertan parte hartzen duten diziplina guztiak irudikatzen dituen irudiaren gaitasun sinbolikoa duelako".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun