Behargintza Leioak laguntza berriak aktibatu ditu tokiko enpresei zuzendutako kontratazioetarako

Erredakzioa 2021ko abe. 28a, 11:51

© LEIOAKO UDALA

Udalerriko langabeak kontratatzeagatik tokiko enpresentzako diru-laguntzak jasotzeko deialdia iragarri du Leioako Udalak. Hain zuzen ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programaren bidez gauzatuko den egitasmoa da, eta eskabideak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 31n amaituko da. Diruz lagundu daitezkeen kontratazioak 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean formalizatuta egon beharko dira.

Oinarriak eta eranskinak Udalaren ebazpenen taula elektronikoan kontsultatu ahal izango dira, bai eta LeioaZabalik helbidean ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun