2022/01/03 12:00etan

Antzerkia

Antzerkia: "Yes, we art"

Antzerkia: "Yes, we art"
Kandelazubieta, Leioa

Yes, we art! Gag Street Boys konpainiaren lehen proiektua da, zuzeneko emanaldi bat egiteko prest dauden bi lagunen ekimena. Arte diziplina guztiak biltzen dituen Art Machine tramankuluaren laguntza dute. Hasi da ikuskizuna, baina arazo bat dago. Auto-zentsura zelatan dago, eta lehen mailako artea izan behar zuena zentzugabekeria eta hondamendia bihurtzen da.

Gure beldurrak gainditzen ez baditugu, artea arriskuan egongo da, baina publikoari esker ekintza aurrera eramango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun