2022/01/16 18:00etan

Antzerkia

Antzerkia: "Ganbara"

Antzerkia: "Ganbara"
Kultur Leioa, Leioa

Ganbara lanak, baserri mundu baten oroitzapenak berreskuratu nahi ditu antzerkiaren ikuspegitik. Autosufizientziak, lana sortzen zuen bizitzeko modu bat, non etxea (pertsonak, uzta eta animaliak harmonian bizi ziren bizitzako eta laneko batasun espazioa) identitatearen ikono nagusi gisa agertzen da. Emakumeak baserriko ezinbesteko zutabe gisa duen balioa nabarmentzeko eta ohoratzeko ahalegina da ere.

Familiaren baserria saltzeko ideiak erdi lotan zeuden sentsazioak, jadanik gurekin ez daudenen oroitzapenak eta baserri munduko soinuak pizten ditu. Ondarea galtzeko beldurra sortzen da, izan ginenaren, garenaren oroitzapena galtzeko beldurra. Sustraietara egindako bidai emozional honetan, iragana gogoratuko dugu, etorkizunari aurre egiteko.

Sarrera: 6 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun