Dantza, antzerkia eta komedia uztartzen dituen ikuskizun berezia eta ausarta da Charadas. Krego-Martin Danza konpainiak lengoaia horiek nahastearen aldeko apustua egiten du, eta ez da gauza berria bere ibilbidean. Emakume interpretatzaile bi agertokira ateratzen dira ikusleak dibertitzeko eta hunkitzeko, dantza garaikidea eta komedia aliatuak izan daitezkeela erakusteko adorearekin. Bi ahizpa dira, elkarrekin bizi direnak, etxe berean... batek daki noiztik. Haien arteko harremanean boterea, hierarkia, maitasuna eta isolamendua nahasten dira batzetan.
Ikuskizunean izar handia den Roseta ahizpa nagusiaren iragan artistikoak eta Isidora gazteak aurrean daukan etorkizun irrikatsuak errealitate barregarria eratzen dute. Konplexurik gabe boteretsu, sentikor, suhar eta zintzo agertzen den mundu femeninoa. Emakume horien bitartez, dantzak eta hitzak naturaltasunez hartzen dute agertokia, eta ikuskizun berritzaile eta, agian, sailkaezin hau inguratzen du komediak.
Sarrera: 10 euro
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!