Bertokoak – Mujeres de aquí erakusketa Zabalketa GGKEk koordinatuta du, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren laguntzarekin. Gure herrietan ematen den kultur anitz errealitatea islatzea du helburu.
Adin eta belaunaldi desberdinetako emakumeen irudiak ikus daitezke bertan, kanpotik etorritakoak eta aurrera egiteko zailtasun handiak izan dituztenak.
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.