Aurreko azaroan, Leioako Artazagana auzoko bizilagunen ekarpenak jasotzeko prozesu parte hartzailea egin zuten, eta urtean zehar udalerriko hainbat tokitan errepikatu ahal izateko proba pilotu gisa baliatzen ari da Udala.
Guztira, 109 proposamen jaso zituzten 65 formulariotan, eta Udalak herritarren eskura jarri zituen hainbat bitartekoren bidez. Horietatik, 33 auzoan jarritako karpan jaso zituzten, eta, beste 8, aldiz, LeioaZabalik Atariaren bidez. Gainerako 24ak auzoko postontzian utzi zituzten.
Orain, horietako bakoitzaren balorazio teknikoa egin ondoren, erantzunak LeioaZabalik gardentasun atarian daude argitaratuta; hala ere, udal-ordezkariak auzora hurbilduko dira, bizilagunei proposamenak aurkezteko.