Udaleko Kirol Arloko iturriek adierazi dutenez, Herritarren artean ohitura osasungarriak sustatzeko eta gure bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko abian jartzen ari diren ekintzakaz lotutako ekimena da. Gainera, laster, nerabeei zuzendutako eta kirolaren bidez ohiturak hobetzera bideratutako beste jarduera batzuk abiatuko dituztela iragarri dute.
Leioako bederatzi ikastetxe publiko eta kontzertatuk bat egin dute daborduko martxan dagoen esperientzia pilotu honegaz, ikasturte amaierara arte jarraipena izango duena: San Bartolome ikastetxea, Altzaga ikastola, Irlandesas, Askartza, Txomin Aresti, Betiko ikastola, Mercedarias, Artatza-Pinueta eta Lamiako ikastetxea.
Saio horietan parte hartzen duten ikasleek bizikletaren oinarrizko nozioak ikasiko dituzte, hala nola zer egin ziztadarik izanez gero, noiz erabili kaskoa, bide-seinaleak ezagutu ibilbideetan segurtasuna hobetzeko, eta bizikletagaz ohituko dira, beraientzako beste garraiobide bat izan dadin.