Mendiazale guztientzako berbaldiak eta pelikulen emanaldiak dakartza Leioako Mendi Asteak, gaurtik aurrera. Izurritearen ondorioz egindako etenaldiaren ostean, Leioako Mendi Taldeak eta Leioako Udalak antolatutako ekimenak puntako mendizale eta eskalatzaileak ekarriko ditu, beste behin, beraien esperientzia eta ezagutzak partekatzeko. Gainera, Mendi Tourreko filmen proiekzioak ere egingo ditutze, eta otsailaren 9an eta 10ean Mendi Film Festivaleko titulurik ikusgarrienakaz.
Egitaraua:
- Otsailaren 2an, eguaztena, Ignacio Mulerok Detrás de la cuerda solasaldia eskainiko du.
- Otsailaren 3an, eguena, Phelipe Eizaguirrek Himalaya invernal tras la cámara, cómo grabar en altura solasaldia aurkeztuko du.
Biak, Kultur Leioako Auditoriumean jorratuko dira, 19:00etan, eta sarrera doan izango da lekua bete arte. - Otsailaren 8an, martitzenean, Eneko Arietaaraunabeñaren Entrenamiento de escalada: principios básicos y consejos para una correcta progresión berbaldia programatuta dago Kultur Leioako prentsa aretoan, 19:00etan. Sarrera doan izango da lekua bete arte.
- Otsailaren 9an, eguaztenean, eta 10ean, eguenean, Mendi Film Festivaleko titulu onenak aurkeztuko dituzte: Mendiak 1976, Melting landscape glaciares, Txango, Amagana, Fire in the fingers eta The traverse laburmetraiak egongo dira ikusgai. Proiekzio guztiak 19:00etan izango dira, Kultur Leioako Auditoriumean eta sarrera doan izango da lekua bete arte.