Adinekoen arrakala digitalari aurre egiteko laguntza-zerbitzua eskainiko dute Leioan

Erredakzioa 2022ko ots. 10a, 12:20

Adineko pertsonak Txorierriko nagusien etxearen atarian. © LEIOAKO UDALA

COVID-19 ziurtagiria lortzea, NANa berritzeko hitzordua eskatzea edo online sarrerak erostea errazagoa izango da adinekoentzako, Leioako nagusien etxeetan izango duten laguntzari esker. Izan ere, Udalak arrakala digitalari aurre egiteko zerbitzu berri bat abiarazi du, pertsona nagusiei hainbeste buruhauste eragiten dieten prozedurak errazteko helburuagaz.

Adinekoen etxeek astean behin laguntza eskainiko diete bazkideei internet bidezko izapideak egin ditzaten:

  • Errekalden: astelehenetan, 13:00etatik 14:00etara.
  • Lamiakon: eguaztenetan, 13:00etatik 14:00etara.
  • Txorierrin: egunetan, 13: 00etatik 14:00etara.
  • Pinuetan: barikuetan, 13: 00etatik 14: 00etara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun