Alde batetik, zapatuan, hilaren 26an, 18:00etan, Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia egongo da umeen artean ingurumena zaintzearen garrantziaz ohartarazteko. Beste aldetik, martitzenean, martxoaren 1ean, emanaldi bi egingo dituzte: 12:00etan, Zirika Zirkus konpainiak bere emanaldi ikusgarria eskainiko du, eta, 18:00etan, Tor Magoaren ikuskizun harrigarria egongo da. Sarrera doakoa izango da mozorrotuta doazenentzat, gainerakoentzat bi eurokoa izango da emanaldi bakoitzeko.
Horretaz gain, helduek Bentazaharreko Mutiko Alaiak boskotearen emanaldi ibiltaria izango dute zapatu arratsaldean, 18:00etatik 21:00etara. Kultur Leioatik abiatuko dira eta tabernaz taberna arituko dira Estartetxe, Iparragirre eta Taberna Zaharra ingurutik; ondoren, Ikea Barrin eta Sabino Aranan egongo dira eta Euskal Etxeen plazan amaituko dute.