2022/04/08 20:30

Antzerkia

Antzerkia: "La cazadora de mitos"

Antzerkia: "La cazadora de mitos"
Kultur Leioa, Leioa

Lila izeneko antropologo batek mitoen mundu bitxirako sarrera ezkutua aurkitu du; han, Memoriaren eta Ahanzturaren arteko borroka handia gertatzen ari da. Beti bustita dagoen naufrago bat ezagutuko du, ibaiaren azpian bizi den filosofo bat, ipurtargiak ehizatzen dituzten haurren klan bat, alkimista jakintsu bat… eta itzalen artean zelatatzen duen izaki zahar eta ilun bat.

Antzerkia, zinema, musika eta animazioa fusiona­tzen dituen mugaldeko ikuskizuna da Mitoen ehiztaria. Naiel Ibarrolak (zuzendaritza artistikoa), Martín Ibarrolak (gidoia) eta Roberto San Sebastianek (ikus-entzunezkoen zuzendarikidea) egindako proposamenak tokiko mitoak erreskatatzen ditu, eta magia eta fantasiazko istorio bat proposatzen du hizkuntza eszeniko berrien bitartez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun